XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2) Otarteko astia alde batera utzi nahi dutenentzat: - Asteko lan eraginkorreko 40 ordu, era honetan banatuta: * Astelehenetik ostiralera, biak barne: eguneko 8 ordu.

Otarteko astia izateari ala ez izateari buruzko akordioak enpresako langile kopuruaren erdiak gehi batek hartuko ditu, eta zuzendaritzari idatziz jakineraziko zaio, bere jakinerazpenetik 15 egunetako gehienezko epean praktikan jartzeko.

Aipatu akordioa hartuta, berau plantila osoarentzat aplikagarri izango da hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean.

Dena den, eraginkorki lan egindako orduak soilik ordainduko dira, ondorioz otartekorako etenaldiaren abonua baztertuz.

Fabrika eta tailerretarako, lan-jarduna honako hau izango da urteko konputuan: - Lan-jardun zatitua: 1.804 ordu eraginkor 1989an, eta 1.788 ordu eraginkor 1990ean.

- Etengabeko lan-jarduna eta txandak: lan eraginkorreko 1.804 ordu 1989an, eta 1.788 1990ean, atsedenerako 15 minutu barne, zein lan eraginkorreko denbora bezala zenbatuko bait dira eta ondorioz, ordaindutakoen izaera izango dute.

1988ko Abenduaren 31 baino lehen langileekin sinatutako akordioen ondorioz joan den urtean edo aurrekoetan bi edo txanda gehiagoko lan-jardunetan beste atsedenik izan zuten enpresetan, 1990ean zurgatu ahal izango dute hitzarmen honetan ezartzen diren 15 minutuen gaineko atseden hauen sobera, 1990ean lan egin beharreko lan-jardun eraginkorra ezin delarik 1989an eraginkorki lan egindakoa baino handiagoa izan.

29. Artikulua - Jaiegun abonagarriak

Jaiegun abonagarrien kontzeptua Alokairu-Tauletatik desagertu da eta bere zenbatekoa Udako eta Eguberriko aparteko pagei eta Oporrei erantsi zaie, 1987-1988 Hitzarmenean erabaki zen bezala.

Aurrerantzean Jaiegun abonagarrien kontzeptua ezin izango da independenteki erreklamatu.

30. Artikulua - Oporrak

Enpresan urtebeteko egonaldia daraman pertsonalarentzat ordaindutako oporrak 26 lanegunetakoak izango dira, eragin hauetarako larunbatak zenbatzen direlarik eta bere gozamena lanegun batean hasten delarik.

Opor hauen zenbatekoa kategoria profesional bakoitzerako taula erantsietan finkatutakoa izango da, antzinatasun portzentaia erantsirik, bere kasuan, taula erantsietan oporretarako adierazitako zenbatekoaren gainean kalkulatua.

Gozamen aldia udan izango da lehentasunez, Ekaineko, Uztaileko, Abuztuko eta Iraileko hiletan zehar.